XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Nik ere ekarri ditut gauzak. Hona, hemen gurditxo hau ekarri dut.

Botika hor jarri eta sokaz bultza besterik ez dugu.

Eta horrela gertatu zen. Handik orduerdira: Aizu Dedal, ni jota nago. Ezin dut gehiago. Botika honek ez du gutxi pisatzen. Zu eta zure ideia izugarriak!

- Ez kexatu. Gainera begira, hor dugu kostureroa.

- Baina kostureroak zer egiten du lurrean?

- Horrek esan nahi du norbaitek bota duela... baina etxeko jauna lotan dago. Beraz...

Bat-batean, katu bat atera zen saltu batean. Gure heroiak ikusi eta beraiengana zuzendu zen.

- Akabo guriak, jostorratz! Zeruan ikusiko gara. Agur!

- Bai, agur!

Segundu batzuetan, ixiltasuna nagusi izan zen. Jostorratzak begiak ireki eta dena lasai ikusi zuen.

- Katua nora joan da?

- Zer? -esan zuen dedalak begiak irekiz.

- Zorionekoak gu! Sagu bat ikusi du.

- Ongi, lagun. Orain goazen jarabe hau behingoz eramatera.

Kosturerora iritsi eta medizina jende guztiari eman zioten gure hi heroiak.

Beraiek ohorezko dominak jaso zituzten.

Besterik gabe, ipuina bukatu beharrean aurkitzen naiz.